We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

BD05 // MIHISE Kronik@

by BALIO DUTE

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10 EUR  or more

     

1.
Eta berriz ere zaude zain... Inoiz ekarriko al dizu aitzakia, behingoz eraldatzen hasteko bizia, guztia? Iraganeko izuen itzulerak beldurtzen zaitu. Eta berriz ere zaude zain... Noiz askatuko zain. Eta berriz ere zain... Segi ezazu zain. Eta berriz ere zaude zain... Segi ezazu zain.
2.
Bizitzen uzteko aitzakian, hiltzen utzi zenuen.
3.
Ezikusi 04:17
Eramango zuen askatasuna eskaini eta katea kendu zenion, akaso bizirik mantentzen zuena katea bera zela jakinda. Aspalditik sumatzen zenuen arren, ez duzu etortzen ikusi. Aspalditik sentitzen zenuen arren, ez duzu etortzen ikusi nahi izan. Ez duzu ikusi etortzen... Ez duzu ikusi nahi izan... Bizitzen uzteko aitzakian hiltzen.
4.
5.
Zer gara ba? 07:11
Zer gara ba, bizirik irten direnak ez bagara? Zer gara ba, bizirik irauten dutenak ez bagara? Ezinbestekoa ez zirudien hori falta da, egunero. Eta zenbatetan ematen du mina horrek. Kalteak sendatzen nauen jarrera honek nau bizirik sentiarazten Zer gara ba… <Somos más de lo que se ve a simple vista, somos supervivientes>.
6.
Ekaitza 07:11
Kanpoan ateri da, barruan ari du ekaitza.
7.
Ahazkura 05:56
Zein ederra litzatekeen orain dena ezabatuko balitz, baina ezin hazka egin, barruan duzu ahazkura. Ortzimuga zure ihesbide, inoiz helduko ez zinen muga. Beti ihesean mantenduko zintuen ahazkura. Zein ederra...
8.
9.
Besterik ez 03:41
Uholdea pasa eta gero, dena da lokatza. Uholdea pasa eta gero, berriz hasi beharra. Uholdea pasa eta gero, hor duzu aukera. Uholdea pasa eta gero... Lokatz artetikan jaso oraindik balio duena eta jarri aurrera begira! Ametsetan hasiz gero... Ametsetan hasiz gero... Arinduko da mina, piztu galduta zenuen grina. Hemen besterik ez da! Hau ere bizi, hau ere biziraun, hau ere biziraun duzu!
10.

about

DISKOA EROSTEKO WWW.BALIODUTE.EUS/DENDA


Hotzikara taldeak joera aldaketa bat izan zuela baliatuz sortu da Mihise eta ia bost urtez landutako bidaia bat proposatu digute Kronik@ lan honetan. Estilo aldaketa, instrumentu aldaketa, formazio aldaketa… Ez dira gauza gutxi izan diska hau kaleratzeko eman beharreko pausuak eta horrek interes berezia eman dio lanari.

Bidaia hau praktikotasunagatik hamar puntutan mozten den arren (10 kantu) bidaia oso bat bezala planteatzen da. Isiltasunak tarterik ez duen dj saioa edo obra klasikoa bailitzan.

Bertan, ezinegon “lasai” batetik kolpe emozional bat jaso eta honen inguruan igarotako faseen kronika bat egiten da, esperientziak ematen duen ikuspegitik. Halaber, ez da kasualitatea diskoko azken zaratek diskoaren hasierakoen jarraipena izatea, kolpetik kolpera errepikatzen den buklea adierazten baita. Edo kronikoki konta daitekeen kronika, Kronik@.

credits

released June 18, 2020

Baxua eta ahotsa: Beñat Urteaga
Kitarra eta ahotsa: Antton Aranburu
Bateria: Mikel Olasagasti

Zer gara ba? kantuko ahotsa: Jose Mari Urteaga

Grabaketa: Iñigo Irazoki, Atala estudioa, Bera
Masterizazioa: Mario G. Alberni, Kadifornia Mastering
Diseinua: Mihise

license

all rights reserved

tags

about

BALIO DUTE Donostia San Sebastian, Spain

musika kolektiboa.

www.baliodute.eus

baliodute@baliodute.eus

contact / help

Contact BALIO DUTE

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like BALIO DUTE, you may also like: