We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

BD09 // NEU TROIA Arketipoak

by BALIO DUTE

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
Fenixa 03:58
2.
Sugarra 03:47
3.
Erraldoia 03:23
4.
Dragoia 03:57
5.
Gaztea 04:45

about

DISKOA EROSTEKO WWW.BALIODUTE.EUS/DENDA


Neu Troia da Julen Azkonaren (Iruñea, 1993) kantautore ezizena. Gitarra akustikoa abiapuntutzat hartuta, introspekziozko mundu pertsonal baterako gonbidapena dira bere abestiak. Doinuei jarritako letrek garrantzia berezia badute ere, kantautore klasikoaren iruditik baino, gaur egungo indie rocka, popa eta folka ditu influentzia nagusi. Etxean ekoiztutako EP formatua landu du orain arte. Lehenengo lanak (JUJU, 2016) eta (Juju in love/Odisea, 2019) bere ohiko kide den Julen Izkue iruindarrak grabatuak eta ekoiztuak izan ziren. Azkenengo proiekturako (Arketipoak, 2022), ekoizpena beregain hartu du.

credits

released May 30, 2022

Arketipoak-i buruz:
Inkontzienteak jarraitzen dituen mekanismoak azaltzeko saiakeran, Carl Jung (1875-1961) psikoanalisiaren aitzindariak arketipo kontzeptua proposatu zuen. Honen arabera, gizakiak berezko egitura mental komun bat partekatzen du, zeinak sinboloen bitartez transmititutako iruditegi kolektiboan du sorburu. Norbanakoaren psikologiari dagokionez, arketipo hauek emozio edota portaera eskema desberdinak islatzen dituzte. Honela, arketipoen arteko harreman konplexuak definituko luke gure buruaren funtzionamendua, haragi-odolezko organoek gorputzarena zehazten duten moduan.
Gorputzaren irudia jarraituz, abesti bilduma honek disekzio baten itxura hartzen du; inkontzientearen disekzioa. Honela, esperientzia konkretuetatik abiatuz patroi desberdinak sailkatzen joan naiz, eta jolas artistiko modura, Jungek egindako arketipo proposamenak nire erara birsortu ditut, iruditegi kolektiboan ditugun zenbait irudi maileguan hartuz.
Entzulea identifikatuko al da topatutako arketiporen batekin? Artelanean erantzun nahi den galderetako bat izanik, arketipoak zer diren interpretazio desberdinetara irekita dago, entzule bakoitzak bere eduki propioez bete ditzan.
Estilo aldetik, abestien sorburu nagusia gitarra akustikoa izan da. Arketipoak gorpuzteko, abesti bakoitzak nortasun bereizgarri bat edukitzea bilatu da, honetarako baliabide musikal desberdinak erabiliz: modo harmonikoak, akorde hibridoak edota esku erritmikoa erabiltzeko teknika.
Grabaketa eta nahasketa neure kabuz garatu ditut, nire lehen ekoizpen saiakera izandu den honetan. Erronkaren zailtasunekin joan naiz ikasten, eta mugak muga, inperfekzioak besarkatze aldera jo dut. Honela, hasierako ideietan ez zeuden istripu zoriontsuek emaitza aberatsago bat sortu dutela iruditzen zait. Masterizazioa Ivan Muela soinu ingeniari eta artistak gauzatu du
Argazkiak: Amaia Aranbarri.

license

all rights reserved

tags

about

BALIO DUTE Donostia San Sebastian, Spain

musika kolektiboa.

www.baliodute.eus

baliodute@baliodute.eus

contact / help

Contact BALIO DUTE

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like BALIO DUTE, you may also like: